Itxi

Artea

Erakusketa

Bere poemen marrazkiak erakutsi ditu Diego Vasallok

Artista donostiarraren 'Canciones que no fueron' lehen poema-bilduman jasotzen diren 38 marrazki jasotzen ditu. Arteko galerian bisitatu daiteke otsailaren 25era bitartean.

01:00
Diego Vasallok erakusketa ireki du Donostiako Arteko galerian

Datorren otsailaren 25era bitartean, Diego Vasalloren 38 marrazki ikus daitezke Donostian. Duncan Dhu taldeko partaide ohiak 'Canciones que no fueron' bere lehen poema-bildumako marrazkiak erakusten ditu.

Arteko Galeriak jakinarazi duenez, bertan izango da erakusketa eta 38 ilustrazio "formatu txikikoak eta oso zainduak" dira: "Zirriborroak dira, orbanak, amaitu gabeko postalak, paperaren zurian isuritako haziak", adierazi du jarduera anitzeko artista donostiarrak. "Lan plastikoa eta literatura" biltzen ditu Vasalloren poema-liburuak eta azken 20 urteotan jasotako pentsamenduen bilduma da.

Thomas Canet argazkilari eta egileak egindako "Anatomia de una ruina" bideoarekin osatzen da erakusketa. Ordubetez, musikari, idazle eta margolariaren erretratua egiten du.

20 urterekin, oso gazte zela, ezagutu zuen arrakasta Duncan Dhu taldearen baitan eta bere bakarkako ibilbideari eutsi dio Mikel Erentxunekin batera sortutako bikotea hautsi ostean, 2011ean.

Ordutik, Vasallok sorkuntza artistikoari eutsi dio eta idazten, margozten eta "Canciones en ruinas" (2010) bezalako diskoak egiten eman du denbora. Bere hasieretako pop doinuekin distantzia markatzen du, melodia akustiko eta melankolikoekin.