Artea
Eraberritze lanak
Gernikako Astra fabrika, 'sormen laborategi' bihurtuta
1916an egindako Arma Fabrika Kultura laborategi bihurtuko da, hezkuntzak eta kulturak eremu berean bat egin eta etorkizuneko profesionalek bertan ikas dezaten.
Gernikako Astra fabrika "Sormen Lantegia" bihurtzeko proiektua ez da bakarrik etorriko. Gernikako Udala harremanetan dago Eusko Jaurlaritzarekin, eremu berean, teknologia berrien lanbide heziketarako zentro bat jartzeko.
Hori azaldu dute Gernikako alkateak eta Blanca Urgell Kultura sailburuak, Astra fabrika eraberritzeko lanak ikuskatzeko egin duten bisitaldian.
Kultura sailburuak eta Gernikako alkateak Astra fabrika eraberritzeko lanak nola doazen jakin nahi izan dute. Eta Sormen Lantegia izango denaren 11.000 metro karratuak bisitatu dituzte. 4 solairu izango ditu guztira eta proiektua aurrera eramateko Jaurlaritzak 1.500.000 euro emango ditu.
Ricardo Bastida arkitektoaren proiektuan oinarrituta, 1916an egindako Arma Fabrika Kultura laborategi bihurtuko da. Astra sormen Lantegiaren kudeaketa Gernikako udalaren esku egongo da. Proiektua ordea zabalagoa da.
Hezkuntza sailarekin hitzegiten ari dira, hezkuntzak eta kulturak eremu berean bat egin eta etorkizuneko profesionalek bertan ikas dezaten.