Itxi

Artea

Museoa

Iaz baino 6.000 bisitari gehiago izan ditu Guggenheimek

Ia milioi bat bisita izan ditu museoak 2011an, %62 kanpotarrak. Europan, autofinantziazio maila altuenetakoa izaten jarraitzen du.

  • Guggenheim museoa. Argazkia: EITB

    Guggenheim museoa. Argazkia: EITB

Guggenheim Bilbao museoak datu onekin itxi du 2011 urtea.

6.000 bisitari irabazi ditu museoak joan berri den urtean aurrekoarekin alderatuz, aurreikusten zutena baino gehiago. 962.000 lagun pasatxo, %62 atzerritik etorriak.
Gainera, Europan, autofinantziazio maila altuenetakoa izaten jarraitzen du Guggenheim Bilbao museoak.

Iazko datuekin alderatuz, bisitari gehiago izan ditu eta instituzioak "positibotzat" hartu du. Egoera ekonomiko mundialaren aurrean, ez zuten horrelako igoerarik espero.

Bisitarien jatorri geografikoari dagokionean, bisitarien %62 kanpotarrak dira. Euskal Herritik datozenak, puntu bat igo dira, %14 (130.000 guztira) eta Espainiatik datozenak puntu bat jeitsi dira (25etik 24era).