Artea
Erakusketa
Balliache eta Sargam, artearen bi ikuspuntu Ekain galerian
Sargam madrildarrak pinturak egin ditu eta Miguel Balliachek eskulturak.
Donostiako Ekain galerian Balliache eta Sargam artisten lanak izango dira ikusgai. Eskulturak Miguel Balliacherenak dira: Zumetaren familiarteko artistak zakarretatik jasotako materialak erabiltzen ditu gehienbat bere lanak burutzeko.
Sargam madrildarrarenak dira pinturak. Ekain galeriak proposatuta antolatu dute erakusketa. Bihar zabaldu eta otsailaren 14ra arrte egongo da ikusgai.
Miguel Balliache Caracas-en jaio zen 1.973an, aita venezolarra du eta ama euskalduna, Donostian bizi da 2003tik hona, arkitektura ikasketak egin zituen baina artista sena nagusitu zaio. Elena Bagazgoitia da Sargam. 1969an jaio zen Madrilen, Bartzelonan lizentziatu zen Arte Ederretan eta aspalditik bizi da gure artean. Balerdiren obra gogorazten dute bere pinturak.