Artea
#BiziberrituPuppy
Guggenheimek herritarren dohaintzak eskatu ditu "Puppy" zaharberritzeko
N. V. | EITB Media
#BiziberrituPuppy ekimena aurkeztu du Bilboko museoak, herritarren diru ekarpenak bildu eta txakurraren eskultura erraldoiaren barne egitura berritzeko.
-
"Puppy" Jeff Koonsen eskulturaren barne egitura berritu nahi du Guggenheimek
Guggenheim Bilbao Museoak #BiziberrituPuppy ekimena aurkeztu du, herritarren diru ekarpenak bildu eta Puppy Jeff Koonsen eskultura loreduna barrutik berritzeko.
Museotik azaldu dutenez, obrak 100.000 euroko kostua duen interbentzioa behar duela ondorioztatu dute kontserbazio saileko adituek, altzairuzko barne hezurdura, ureztatze sistema eta loreak elikatzen dituen substratua berritzeko.
Horren aurrean, zentroaren arduradunek ebatzi dute diru hori biltzeko modurik onena herritarrengana jotzea dela. Hartara, microsite bat eraiki dute webgunean, hala nahi duenak Paypal, Bizum edo kreditu txartelaren bidez dirua eman dezan.
Berritze lanak udazkenean egitea da asmoa.