Itxi

Artea

Zaintze lanak

Robot bat 'Guernica' koadroaren barruan sartuko da

'Guernicaren barrura bidaia' delako egitasmoa jarriko dute martxan azken belaunaldiko robot batekin, margolanaren zaintze eta mantentze lanak errazte aldera.

01:28
Madrilgo Reina Sofiak aurrea hartu nahi dio Guernicaren zaharkitzeari

Madrilgo Reina Sofia museoak aurrea hartu nahi dio 'Guernica' margolanaren zaharkitzeari. Horretarako, inoiz ez bezalako azterketa egingo diote, puntako aurrerapen teknologikoak erabilita.

Reina Sofia museoak 'Guernicaren barrura bidaia' ('Viaje al interior del Guernica') egitasmoa jarri du martxan eta Picassoren margolanaren tamaina kontuan hartuta, teknika berritzailea erabiliko du. Helburua lanari azterketa sakona egitea da datorren ekainera arte, horretarako diseinatu duten azken belaunaldiko robot batekin, margolanaren zaintze eta mantentze lanak errazte aldera.

Lan ikoniko eta unibertsalaren zaintze egoeraren inguruan egin den ikerketa sakonena da, teknologia aurreratuenaren eskutik. Dena margolana ikutu gabe.

Bere garaian 'Guernica' Prado museora eramatearen inguruko polemikari dagokionean, Borja-Villel Reina Sofia museoko zuzendaria oso argia izan da: "Gai hori itxita dago, ez dago eztabaidarik, konponduta dago", esan du. Gainera, Picassoren lana Reina Sofiaren "egiturazko parte" dela gogoratu du.