Artea
Azoka
29 herrialdetako 215 galeriekin ireki ditu ateak ARCOmadrid azokak
Krisialdi ekonomikoa artearen mundura heldu da eta hainbat aldaketa izango dira azokan. Murrizketak izango dira eta instituzioen eta autonomia erkidegoetako stand asko kenduko dituzte.
-
ARCOmadrid 2012 prestatzen. Argazkia: EFE
ARCOmadrid 2012 azokak ateak ireki ditu eta 29 herrialdetako 215 galeria izango dira, 3.000 artisten lanekin. Bost euskal galeria izango dira: Donostiatik, Altxerri; Gasteizko Trayecto; Carreras Mujika eta Vanguardia, Bilbotik eta Moises Pérez de Albéniz nafarra.
Krisialdi ekonomikoa artearen mundura heldu da eta hainbat aldaketa izango dira azokan. Murrizketak izango dira eta instituzioen eta autonomia erkidegoetako stand asko kenduko dituzte. Halere, "kanpoko jendea" erakarri du azokak "barne merkatuaren gabeziak" orekatzeko, Carlos Urroz ARCOko zuzendariaren ustez.
"Nazioarteko azoka egonkorra da", Urrozek esan duenez eta "galeriak, Ifemako zuzendariek eta ARCOk ideia bera dute" --hornitzaileen eta bezeroaren arteko desberdintasunekin-- eta horregatik "iraunkorra" dela berretsi du.
Gainera, ARCOko zuzendariak gaineratu duenez, "duela 15 edo 20 urte bezain berritzailea eta esperimentala izaten jarraitzen du azokak". "Agian, gaur egungo esperimentatzeko modua gogoetatsuagoa da eta ez hain ikusgarria edo bisuala, baina garai hartan bezain berritzailea da, edo gehiago", adierazi du.
Horrela, kulturak interes handia duela esan du eta horregatik sortu dutela Solo Object proiektua. "Esperimentaziorako bide bat da: instalazioa, margo hedatua, material berria, batzutan objektuaren orekan pentsatuta", dio Urrozek. Tendentziak gorabehera, "garrantzitsuena kalitatea da, eta ez hainbeste euskarria", bere ustez.
Bartzelonak arte garaikideko beste azoka bat izatearen aukeraz, Urrozek zerbait "ezberdina" eskatzen du eta "ez tamaina handikoa, hori badagoelako". "Garrantzitsuena egitasmo berri bat izatea da. Gauza gehigarri bat bada, primerakoa litzateke, baina errepikakorra bada, merkatu guztian eragina izango du, modu negatiboan".