Itxi

Artea

24 urte

Asteburuan ez da Guggenheimen sarrera ordaindu beharko

N. V. | EITB Media

Guggenheim Bilbao Museoa duela 24 urte ireki zutela ospatzeko, urriaren 23an eta 24an doakoa izango da sarrera. Nahitaezkoa izango da, baina, lehenago webgunean erreserba egitea.

  • Guggenheim Bilbao Museoa. Argazkia: Efe.

    Guggenheim Bilbao Museoa. Argazkia: Efe.

EGUNERAKETA (2021-10-21). Asteburuan Guggenheim doan bisitatzeko sarrerak agortuta daude.

Urriaren 23an eta 24an ez da sarrerarik ordaindu beharko Guggenheim Bilbao Museora sartzeko, zabalik egongo baita duela 24 urte ireki zutela ospatzeko.

Larunbat-igandeetan museora dohainik joan nahi dutenek, baina, ezinbestekoa dute webgunearen bidez dagoeneko eskuragarri dauden sarreretako bat eskatzea.

Bisitariek ikusgai izango dituzte 'Emakumeak abstrakziogile' ostiralean zabalduko den erakusketa berria, 'Alice Neel: pertsonak lehenbizi', 'Asmamenaren ildoa' eta, jakina, Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako Maisulanak, hala nola Richard Serraren 'Denboraren Materia', Jenny Holzerren instalazioa eta Mark Rothko, Yves Klein, Andy Warhol eta Jean Michel-Basquiaten artelanak.