Artea
Arte garaikidea
Bilbok baiezkoa eman dio Helsinkiko Guggenheim museoari
Bi proiektuek "modu positiboan elikatuko diote elkarri" eta "jatorri geografiko ezberdinetako publikoa erakartzea dute helburu", Bilboko Guggenheimeko batzorde exekutiboaren ustez.
Guggenheim Bilbao Museoa Fundazioko Batzorde Exekutiboak baiezkoa eman dio Helsinkin Guggenheim markako museo berri bat irekitzeari. Egitasmo berri hori "ez da mehatxu bat" Bilboko museoarentzat.
Ohar batean, Guggenheim Bilbao Museoa Fundazioko Batzorde Exekutiboa Bizkaiko hiriburuan bildu da gaur eta bi espazioek "jatorri geografiko ezberdinetako publikoa erakartzea" helburu dutela esan dute.
Gainera, "bi erdu ezberdin" azaltzen direla gaineratu du: "konpententziarik ez dago, bien arteko kolaborazioa egon baitaiteke, ikuspuntu ezberdinetatik abiatuz eta modu positiboan elkar elikatuko diote", adierazi dute.