Itxi

Artea

dFeria

Zilegi al da terrorista bat torturatzea, sarraskirik izan ez dadin?

Pedro Casablanc aktorea bakarrik ageri da eszenatokian, biluzik. dFeria jaialdiko aurkezpen erakargarrienetarikoa izango da.

  • Jose K. Torturado. Argazkia: Donostia Kultura

    Jose K. Torturado. Argazkia: Donostia Kultura

dFeriak "Jose K. Torturado" izeneko antzezlana aurkezten du lehen aldiz EAEn. Pedro Casablanc aktore ezaguna eszenatoki gainean ageri da, bakarrik eta biluzik. Dilema hau planteatzen zaio entzuleari: Terrorista batek, Jose K izenekoak, bonba bat leherraraziko du Plaza Nagusian, jendez beteta dagoenean. Atxilotu egiten dute. Ordubete dute bonbak lehertu baino lehen. Torturatzea erabakitzen dute, informazioa ateratzeko. Zilegi al da tortura kasu horretan, sarraskirik izan ez dadin?

dFeriako aurkezpen garrantzitsuenetariko bat izango da, Donostiako Antzoki Zaharrean, 18:00etatik aurrera.