Artea
Streaming
'Electroclass': industriaren loraldiaren osteko Bilbo, zazpi piezatan
A.H.
EITB
Maria Ruido artistak 'Electroclass' lana aurkezten du, 7 minutuko 7 piezatan. Zuzenean eskainiko dugu eitb.com-en eta ETB3n, ostegunean, 22:30ean.
-
Maria Ruido eta Maria Mur Consonni ekoiztxetxeko zuzendaria, 'Forum' saioan. Argazkia: EITB
Maria Ruido artistak Electroclass lana aurkezten du. Telebistak 80eko hamarkadako industriaren osteko gizartean izan zuen influentzia aztertzen du, ikerketa gai ETB hartuz. Ostegunean, 22:30ean ElectroClass eskainiko dugu eitb.com-en eta ETB3n, aldi berean, eta egun horretatik aurrera EITB Nahieran-en ikusi ahal izango da.
Maria Ruido artistak consonni ekoiztetxearekin batera egindako ikusentzunezko egitasmoa da Electroclass. 7 minutuko 7 atalez osatzen da eta ETBren artxiboaren desmontatzea beste ikusentzunezko materialekin uztartzean datza.
ETBren artxiboa oinarrizko materiala hartu eta Bilboren kasu konkretua ikerketu dute: Langileria tradizionalaren kontzeptuaren disoluzioari buruz hausnartu dute Electroclass laneko egileek, baita kapitalismo industrialetik kognitibora izan diren lan-baldintzen aldaketak, hirugarren sektorearen goraldia eta "polis" hiritik "Bilbo marka" delakora pausua ere.
20 elkarrizketa baino gehiago izan dira eta Bilboko Zinebi Zinema Dokumental eta Laburmetraia Nazioarteko jaialdiaren 53. edizioa programazio berezia eta mintegi bat izan zen: Artists Killed Media Stars.
Maria Ruido artista, kultura ekoizlea eta ikerlea da. 1996tik diziplina anitzeko proiektutan egin du lan. Madrilen eta Bartzelonan bizi da eta Bartzelonako unibertsitateko Irudi Saileko irakaslea da.