Itxi

Artea

Marrazkiak eta serigrafiak

Rosa Parmaren erakusketa Rekalde aretoan

'MGT/CT' du izena eta apirilaren 22ra bitartean egongo da ikusgai. Artistak bere kamiseta-marka du eta Jet Lag Bio saria eskuratu zuen 2010ean.

  • Rosa Parma. Argazkia: EFE

    Rosa Parma. Argazkia: EFE

Rosa Parma artista bizkaitarraren marrazki eta serigrafien erakusketa ikusgai dago Bilboko Rekalde aretoan. Bizkaiko Foru Aldundiak 2010ean emandako arte sorkuntzaren bekari esker izandako ikerketa-aldian egindako lanak daude erakusketan.

“MGT/CT” (Me gusta todo/Copio todo –dena atsegin dut, dena kopiatzen dut-) du izena eta apirilaren 22ra bitartean egongo da ikusgai. Artearen eta modaren arteko harremanean interesa duen artista eta diseinatzaile honek bere kamiseta-marka sortu zuen 2009. urtean, Riot Flesh izenekoa, eta 2010ean Jet Lag Bio saria eskuratu zuen harekin.

Barakaldon jaiotako artista Arte Ederretan lizentziaduna da, Euskal Herriko Unibertsitatean, eta lotura zuzena du 70eko hamarkadako mugimendu feministako emakume artistekin.

Bere lanetan, marrazki bizkorrak eta zuzenak gailentzen dira, eta ironiatik eta umoretik aldendu egiten da.