Itxi

2021/12/23

16:16

Artea

Erakusketa

Fauvismotik surrealismora Guggenheimen, Parisko Musée d'Art Moderneko obretan zehar

N. V. | EITB Media

Bilboko museoak "Fauvismotik surrealismora: Parisko Musée d'Art Moderneko maisulanak" erakusketa eskainiko du otsailaren 11tik maiatzaren 22ra: Matisse, Braque, Natalia Goncharova, Juan Gris, Picasso, Bretos, Ernst…

  • 'Begi urdineko emakumea', Amade Modigliani. © Paris Musées / Musée d’Art Moderne de Paris

    'Begi urdineko emakumea', Amade Modigliani. © Paris Musées / Musée d’Art Moderne de Paris

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Guggenheim Bilbao Museoak "Fauvismotik surrealismora: Parisko Musée d'Art Moderneko maisulanak" erakusketa prestatu du, eta 2022ko otsailaren 11tik maiatzaren 22ra jarriko du ikusgai.

Bilboko museotik azaldu dutenez, fauvismoaren atalean Derain, Robert Delaunay, Matisse, Maurice de Vlaminck eta Louis Valtat artistak daude. Kubismoaren sailean, bestalde, mugimendu horretako artista hauek: Braque, Albert Gleizes, Natalia Goncharova, Juan Gris, Fernand Léger, André Lhote, Jean Metzinger eta Picasso. Surrealismoari dagokionez, Breton, Ernst, André Masson eta Mattaren lanak egongo dira.

Erakusketa honen komisarioa Fabrice Hergott Parisko Musée d'Art Moderneko zuzendaria izan da, eta ondoan izan ditu Hélène Leroy Parisko Musée d'Art Moderneko kuratorra eta Geaninne Gutiérrez-Guimarães Guggenheim Bilbao Museoko kuratorra.

"XX. mendeko lehenengo hamarkadan fauvismoa eta kubismoa sortu zirenean mugimendu haietako artistek erakutsi zuten askatasun adierazpen ausartak goitik behera aldatu zuen erretratuak, paisaiak eta natura hilak irudikatzeko modu tradizionala. Askatasun hori eskandalagarri suertatu zen", azaldu dute Guggenheimetik.

Bestalde, surrealismoak "askatasuna ez ezik, irrazionala eta iraultzailea zen oro ere sustatzen zuen. Sorkuntza artistikoaren esparru guztietan izan zuen eragina, eta prozedura tekniko eta artistiko berritzaileak", erantsi dute.

Erakusketan 70 artelan jarriko dituzte, eta hiru ataletan dago banatuta XX. mende hasieratik hasi eta Bigarren Mundu Gerraren ondorengo urteetara.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;