Artea
Museoa
Urgellek autonomia handiagoa eskatu du Guggenheimentzat
Juan Ignacio Vidarte eta Blanca Urgell izan dira, euskal erakundeek Guggenheim fundazioarekin duten hitzarmena 2014an berritu behar dute eta hori nola egin aztertzeko bileran.
-
Blanca Urgell. Argazkia: EITB
Euskal erakundeek Guggenheim fundazioarekin duten hitzarmena 2014an berritu behar dute eta hori nola egin aztertzeko Legebiltzarrean dagoen lantaldeak azken iritziak jaso ditu gaur. Batzarrean izan dira Juan Ignacio Vidarte eta Blanca Urgell.
Bilboko museoaren zuzendari nagusiak oso balantze positiboa egin du, 15 urte hauetan museoak helburu guztiak bete dituela esan du eta Bilbo hiriaren aldaketaren eragile nagusietakoa bihurtu dela.
Kultura sailburuak bestalde esan du, aurrera begiratu eta profil propioa eta autonomoagoa beharko lukeela museoak, eta paper garrantzitsuagoa jokatu beharko lukeela euskal kulturgintzan.