Artea
Erakusketa
Lizarrako Karlismoaren Museoak erakusketa bat inauguratu du
Abenduaren 9ra arte egongo da ikusgai 1833tik 1936ra erregetzarako izan ziren hautagai karlisten inguruko bilduma.
-
'Reyes sin trono' erakusketa. Argazkia: EITB
Lizarrako Karlismoaren Museoan, 1833tik 1936ra erregetzarako izan ziren hautagai karlisten inguruko erakusketa egongo da ikusgai abenduaren 9ra arte. Bilduman, Espainiako tronurako aurkeztutako karlisten biografiak batu dituzte.
Erakusketa panel grafikoz eta 150 argazki, dokumentu, lan artistiko eta objektu pertsonalez osatuta dago.
Objektu horietako batzuk Karlismoaren Museoarenak eta Euskalherriko Karlista Alderdiaren gordailukoak dira, baina gehienak hainbat erakundek erakusketa honetarako utzitakoak dira.
Batu dituzten pieza eta dokumentuen artean, hauek nabarmentzen dira beste guztien gainean: marfil gainean margotutako Karlos Maria Isidroren eta bere familiaren miniaturazko bost argazki, Karlos VII.ak Cerralboko markesari oparitutako erloju eta mahuka-bikiak, eta Karlos VII.aren familiaren argazki bilduma.