Itxi

Artea

Opera ''berezia''

Marina Abramovic eta Willem Dafoe, Errege Antzokiko taula gainean

Erredakzioa

Abramovicen performace ezagunak Madrilgo antzoki entzutetsuan ikusteko aukera eskainiko du 'The Life and the Death of Marina Abramovic' ikuskizunak. Anthony musikariak ere hartzen du parte proiektuan.

01:33
Marina Abramovic eta Willem Dafoe, elkarrekin, Errege Antzokian

'The Life and the Death of Marina Abramovic' opera estreinatuko dute asteazken honetan Madrilgo Errege Antzokian. Antzerkia, musika eta testua uztartzen ditu lanak, Marina Abramovic artista serbiarraren biografia hunkigarria taularatzeko. Abramovic bera igoko da taula gainera, eta Willem Dafoe aktore eta idazlea izango du bertan lagun.

Bob Wilson da ikuskizunaren zuzendaria, eta Antony and the Johnsons taldeko abeslari eta konpositoreak ere proiektuan parte hartzen du.

Bere ibilbide profesionala abiatu zuenetik, bakarka egin du lan Marina Abramovic (Belgrad, 1946) artistak.

Soinu instalazioekin harreman laburra izan ondoren, bere lehen 'performance'ei ekin zien: 'Rhythm 4', 'Rhythm 5' (biak 1974koak) eta 'Rhythm 10' (1975). Iskanbila handia piztu zuten lehen lan hauek.

Gorputzaren bitartez mundua sentitzeko nahia abiapuntu hartuta, erresistentzia moral eta fisikoaren mugetan barrena ikertzeko helburua zuen artistak, adimenaren eta organismoaren jarreren inguruan hausnarketa eginez.

Ikusleekin energiaz betetako elkarrizketa piztea izan du beti helburu.