Artea
Margolana
Friedrichen 'Haritza elurretan', Bilboko Arte Ederren Museoan ikusgai
Artelana ikusteko aukera egongo da uztailaren 8ra arte.
Haritza elurretan, Caspar David Friedrich alemaniarraren margolana da eta Bilboko Arte Ederren Museoan izango da ikusgai uztailaren 8ra arte.
Obra gonbidatuaren programaren eskutik datorren 43. artelana da Haritza elurretan. Neurri txikiko koadro honek ondo mugatutako paisaia-zati bat erakusten du. Elurrez estalitako landa batean, adabegiz betetako haritz bat dago, eta zuhaitzaren beheko adarrak irudiaren ertzetaraino heltzen dira. Atzean, baso baten mugak bereizten dira, eta, lehen planoan, urmaeltxo bat ikusten da. Uraren ertzean, berriz, hildako adar bi daude. Zeruaren tonalitate grisa bat dator neguko giroarekin, eta soilik mihisearen goiko aldean bereizten dira zeru urdineko zenbait gune.
Friedrich erromantizismo europarraren ordezkaririk nabarmenetakoa da.