Itxi

Artea

Erakusketa

Jose Ramon Andaren eskultura organikoa, Bilbon ikusgai

Egurrez eta metalez egindako 40 pieza Bizkaiko hiriburuko Arte Ederren Museoan daude ikusgai, irailaren 9ra bitartean.

01:23
Bilboko Arte Ederren Museoak lortu du Jose Ramon Andaren lana ekartzea

Jose Ramon Anda eskulturgile nafarraren lan organiko esanguratsuena irailaren 9ra arte da ikusgai Bilboko Arte Ederren Museoan. Pieza gehienak egurrez eginda daude.

"Jose Ramon Anda. Denboraren aurkako formak" izeneko erakusketak egurrez eta metalez (brontzez, batez ere) egindako 40 pieza biltzen ditu. Artistak 1974 eta 2012 urteen bitartean egin ditu.

Ebanisten familia baten baitan jaio eta egurraren ezaugarriekin kontaktu zuzena izan zuen txikitatik: Nafarroako haritz eta gaztainondoetatik hasi eta ezpel eta gereziondora arte.

10 metroko burdinezko mahai handi baten gainean (erakusketa honetarako egin dute) daude piezak ikusgai. Gainera, intxarrondo egurrarekin egindako "Gurutzatutako planoak" izango da ikusgai eta baita haritz amerikarrarekin egindako "Enbor hutsak" serieak dira ikusgai.

Eskulturgileak jakinarazi duenez, eskultura "pasioa" da eta "pultsua" ere, ez baitu "inoiz" "pozik" amaitzen. "Eskulturgintzari ekiteko moduetako bat" da berea, egilearen ustez eta "pozik" eta "itxaropentsu" agertu da Bilboko Arte Ederren Museoan ireki berri duen erakusketari begira.