Itxi

Artea

Saria

Rafael Moneo, 2012ko Arteen Asturiasko Printze Saria

Epaimahaiaren arabera, arkitekto nafarrak "hirietako espazioak aberasten ditu". Frank Gehry, Philippe Starck, Chavela Vargas eta Bebo Valdes ziren hautagaiak.

00:38
Rafael Moneo, Arteen Asturiasko Printze Saria

Rafael Moneo arkitekto nafarrak 2012ko Asturiasko Printze Saria jaso du. 25 herrialdetako 39 hautagaitza zeuden.

Alicia Alonso dantzari kubatarra, Jasper Jones eta Paula Rego margolariak, Frank O. Gehry arkitektoa, Philippe Starck diseinatzaile industriala, Claudio Abbado musikaria, Chavela Vargas abeslari mexikarra, Bebo Valdes piano-jotzaile eta konpositore kubatarra, Cirque du Soleil eta Bolshoi Antzerkia ziren beste hautagaiak, besteak beste.

Zortzi Asturiasko Printze Sariek XXXII. edizioa egin dute aurten eta 50.000 euroko diru-saria du, Joan Mirok egindako eskultura batez gain. Urrian emango ditu Felipe de Borbonek, Oviedoko Campoamor antzokian.

Oviedon jakinarazi dute erabakia eta Rafael Moneo arkitektoak "hirietako espazioak aberastendituela esan du epaimahaiak. "Dimentsio unibertsaleko arkitekto espainiarra" da eta bere lana "lasaia eta txukuna" da, epaimahaiaren ustez.

Bere aldetik, jakinarazpena arkitektoaren 75. urtebetetzean etorri da eta egileak esan duenez, "ezusteko itzela izan da eta espero ez nuen oparia".

"Beste urte askotan hautagai izan naiz, baina ez nuen uste saria emango zidatenik. Deitu nautenean, hautagairen baten inguruko zalantzaren batengatik izango zela pentsatu dut. Hori izan da nire lehen erreakzioa", jakinarazi du Moneok.