Itxi

Artea

Arte garaikidea

'Espazioa eta gorputza' aztergai AlhóndigaBilbaon

Igandera bitartean, 15 proposamen artistiko izango dira ikusgai Bizkaiko hiriburuan, gorputza, mugimendua eta espazioa lantzen dituzten lanak: dantza garaikidea eta performanceak, besteak beste.

01:04
AlhondigaBilbaok 'Espazioa eta gorputza' zikloa jarri du abian

AlhóndigaBilbaok 'Espazioa eta gorputza' izeneko zikloa jarri du martxan, igandera bitartean. Dantza, ikuskizun, erakusketa eta instalazio artistikoz beteko da hiru egunez.

15 prosamen artistiko eskainiko ditu, eta izenburuak agerian uzten duenez, gorputza, mugimendua eta espazioa lantzen dituzten lanak izango dira: dantza garaikidea eta performanceak, besteak beste.

AlhóndigaBilbaoko plazan, plastiko gardenezko burbuila erraldoi baten itxura duen "Marmoka" izeneko instalazioa dago ikusgai. Izan ere, "Gorputza eta espazioa" zikloaren barruan espazio berri hau sortu du Alemaniako Marco Barotti artistaren eskutik. Barruan, gainera, zikloak proposatzen dituen ekimenak eskainiko dituzte.

Gainera, hiru egun hauetan Muelle 3 Bilboko dantzari-ikertzaile taldeak ere bere jarduna bertara eramango du jendeak nola lan egiten duten erakusteko. Gainera, herri kirolen gaineko hausnarketa artistikoa ere egingo dute.

Ez da baina "Marmoka" espazio bakarra, Portugaleko Uterok instalazio propioa baitu.