Itxi

Artea

Aldundiaren ekimena

Hainbat artista bizkaitarrek egindako talde-erakusketa Tokiora iritsi da

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Irailaren 14ra bitartean ikusgai izango da Tokion 2020ko eta 2021eko Ertibil Bizkaia kultur-beken irabazleek egindako Kokoni Ertibil Akihabara izeneko erakusketa.

  • Kokoni Ertibil Akihabara erakusketaren irudia. Argazkia: Bizkaia Gazteak

    Kokoni Ertibil Akihabara erakusketaren irudia. Argazkia: Bizkaia Gazteak

2020ko eta 2021eko Ertibil Bizkaia kultur-beken irabazleek egindako Kokoni Ertibil Akihabara izeneko talde-erakusketa Tokion izango da ikusgai gaurtik datorren irailaren 14ra bitartean, Japoniako hiriburuko 3331 Arts Chiyodako 206. galerian.

Helena Goñi, Maite Leyun eta Daniel Llaria izan ziren Bizkaiko Foru Aldundiak sustatutako kultur-beka honen irabazleak 2020an, eta Iñigo Varona, Nora Aurrekoetxea eta Natalia Suarez 2021ean, eta orain, Japoniara bidaiatu dute, haiek sortutako talde-erakusketarekin.

Artista horiek bi hilabeteko egonaldia egin zuten Tokion, eta euren ikerketaren ondorioen isla da taldeka egindako erakusketa.