Itxi

Artea

Ferrán Gómez antzokia

Warhol-en arte esperimentala, erakusketa batean Madrilen

Factory artistak 1963an New Yorken sortutako tailerretik igarotako lagunen lanak ere bertan ikusteko aukera izango da uztailaren 22ra bitarte.

  • Erakusketako argazki bati argazkia ateratzen. Argazkia: EFE

    Erakusketako argazki bati argazkia ateratzen. Argazkia: EFE

Andy Warholek eta artistak 1963an New Yorken sortu zuen Factory tailerretik igarotako lagunen lanak ikusteko aukera egongo da PhotoEspañak antolatutako erakusketan, Madrilen.

Erakusketa uztailaren 22ra arte egongo da zabalik, Ferran Gomez antzokian. “De la Factory al mundo, Fotografia y la comunidad de Warhol” izenburupean, 1963 eta 1968 artean Factoryn egindako lehenengo pausoak daude bertan ikusgai.

Richard Avedon, Cecil Beaton, Billy Name, Stephen Shore eta Warholek berak Factoryren historiaren barruko ikuspuntu bat ematen dute, fenomeno sozial bezala erakusten dute eta komunitate artistiko horren garrantzia azpimarratzen dute.

Bisitariak zuri-beltzez egindako ehunka argazki aurkituko ditu. Warhol komunitateko kideak agertuko dira bertan, askotan jarrera probokatzailea erakutsiz.

Erakusketa honekin batera, “Asia Serendipity” ere izango da ikusgai Ferran Gomez antzokian. Tokioko Mori Art Museumeko zuzendariak aukeratutako 15 artista asiarren lanak dira.