Artea
Erakusketa
Goyaren grabatu-serie ezagunenak, Bilbon
'Goya. Asmatutako estanpak. Kapritxoak, Hondamendiak, Tauromakia eta Burugabekeriak' irailaren 23ra arte egongo da ikusgai Bilboko Arte Ederren Museoan.
Bilboko Arte Ederren Museoak lehenengoz du ikusgai Goya artistaren erreferentziazko lau grabatu-serie: “Kapritxoak”, “Gerra hondamendiak”, “Tauromakia” eta “Burugabekeriak”.
Erakusketa paper gainean egindako 224 estanpak osatzen dute, eta museoaren mendeurreneko bildumaren parte dira. 1930ean hasi ziren hauek erosten. Urte horretan “Kapritxoak” osatzen zuten 80 irudiak erosi zituzten, baita “Hondamendiak” osatzen zituen 80 irudi ere. “Goya. Asmatutako estanpak. Kapritxoak, Hondamendiak, Tauromakia eta Burugabekeriak” irailaren 23ra arte egongo da ikusgai Bilboko Arte Ederren Museoan.
Bilboko arte klasiko eta garaikideko pinakotekako zuzendariak honako hau nabarmendu du: “Bisitariak Goyaren azken 20 urteetako adierazteko ahalmena eta pentsamendu plastikoren eboluzioa ikusi ahal izango du”. Erakusketa honen helburua teknika artistikoaren historian Goyak izan duen garrantzia azpimarratzea dela ere erantsi du.