Itxi

Artea

Erakusketa

'Artea ikasbide', Guggenheim Bilbao Museoan

EAEko ikastetxeetako sei eta 12 urte bitarteko 112 ikaslek erakundearen 15. urteurrenaren oroigarri izango diren artelanak sortu dituzte. Museoko 103B aretoan egongo dira ikusgai abuztuaren 26ra arte.

  • 'Artea ikasbide', Guggenheim Bilbao Museoan. Argazkia: EFE

    'Artea ikasbide', Guggenheim Bilbao Museoan. Argazkia: EFE

1997–2012 egutegi original bat, museoari eskainitako poesia bisual bat, “15 eskuk” osatutako trofeo bat, posta-txartel oroigarriak eta Zorionak, Guggen! izeneko bideo bat dira 2011–12 ikasturtean Artea ikasbide: “Zorionak, Museoa!” programan parte hartu duten 112 artista txikik sortutako artelanetako batzuk.

EAEko ikastetxeetako sei eta 12 urte bitarteko 112 ikaslek erakundearen 15. urteurrenaren oroigarri izango diren artelanak sortu dituzte. Museoko 103B aretoan egongo dira ikusgai abuztuaren 26ra arte.

Sormenez eta ilusioz betetako erakusketa original hau osatzen duten “artista” txikiak Euskal Autonomia Erkidegoko sei ikastetxe publikotakoak dira: Bilboko Artatse, Miribilla, Ingeniero Jose Orbegozo Gorostidi, San Lorenzo eta Elejabarri ikastetxeak eta Donostiako Zuhazti ikastetxea.

Proiektu horiez gain, programan parte hartu zuten sei ikastetxeetako ikasleek Museoaren 15. urtebetetzearen oroigarri izango diren artelanak sortu zituzten, erakusketan ikusgai izango ditugunak.

Artatse ikastetxeko haurrek bideo bat grabatu dute urtebetetzea ospatzeko. Miribilla ikastetxekoek poesia bisual bat sortu dute, Ingeniero Orbegozoko ikasleek 1997 eta 2012 urte bitarteko egutegi bat, Elejabarri ikastetxeak “15 eskuz” osatutako trofeo bat…