Itxi

Artea

Eskultura

Boteroren 'lodietako' bat 190.000 euroan salgai, enkante batean

Hilaren 20an jarriko dute enkantean Bilbon. Enkante horretan bertan Jorge Oteizaren bi eskultura eskuratu ahal izango dira 32.500 eta 27.500 euroko hasiera prezioan.

00:48
Boteroren eskultura bat enkantean jarriko dute Bilbon, 190.000 euroan

Fernando Boteroren eskultura bat hilaren 20an jarriko dute enkantean Bilbon, 190.000 euroko hasierako prezioan. Subastas Bilbao XXI etxeak jakinarazi duenez, etzanda dagoen emakume bat irudikatzen du.

Brontzezko eskultura bat da eta Kolonbiako eskultore ezagunaren "lodietako" bat irudikatzen du: biluzik, etzanda eta burua besoaren gainean duela. 24x59x20 zentimetrokoa da.

Kolonbiako eskultoreak 2000. urtean "Reclining woman" izenburupean egin zuen sei emakumeren serie baten parte da. Hilaren 20an egingo dute enkantea eta gainera, Jorge Oteizaren bi eskultura eskuratu ahal izango dira, 32.500 eta 27.500 euroko hasierako prezioa dute. Daniel Gonzalez Ruiz errioxarraren "busto gazte bat " jarriko dute enkantean 25.000 euroren truke.