Artea
Erakusketa
Bainujantzien bilakaera, Balenciaga museoan
Irailaren 23ra bitartean, Ipar Amerikako bildumazale baten 57 bainujantzi jarri dituzte erakusgai Getariako museoan.
-
Balenciaga museoa
Bainujantzien erakusketa irekiko du, aldi baterako, Balenciaga museoak. XIX. mendekoetatik hasi eta XXI. mendekoetara arte. Ipar Amerikako bildumazale baten 57 bainujantzi jarri dituzte erakusgai, emakumeak historian aurrera egin ahala izan duen liberalizazioaren adierazgarri.
XIX. mendeko bainujantziekin hasi eta XXI. menderarte hartzen du erakusketak. Historiaren errepasoa, bainurako moda oinarritzat hartuta. Hasteko, 1.800 urteko baiñujantziak. Ondoren, pixkanaka hamarkadaz hamarkada jantziok izan duten bilakaera.
Erakusketa osatzeko, orduko postalak ageri dira: Esther Wiliams eta Lorenzo Lamasen argazkiak Kontxan, edota Ursula Andres-en bikini mitikoa. Eta aipagarria nola islatu den bainujantzietan emakumeek urteen joanean lortu izan duten liberalizazioa.
Beverly Birks iparamerikarraren bilduma da Balentziaga museoak erakusgai jarri duena. Amonaren jantziak abiapuntu hartu eta ekin zion bilketari. Birks-en esanetan “Baiñujantziak izan dira azken 120 urteetan gehien aldatu eta berritu direnak”.
Erakusketa bihar hasi eta irailaren 23rarte egongo da zabalik. Aldi baterako 3. erakusketa hartuko du Balentziaga museoak, ireki zenetik.
Bainujantzien erakusketa irekiko du, aldi baterako, Balenciaga museoak. XIX. mendekoetatik hasi eta XXI. mendekoetara arte. Ipar Amerikako bildumazale baten 57 bainujantzi jarri dituzte erakusgai, emakumeak historian aurrera egin ahala izan duen liberalizazioaren adierazgarri. XIX. mendeko bainujantziekin hasi eta XXI. menderarte hartzen du erakusketak. Historiaren errepasoa, bainurako moda oinarritzat hartuta. Hasteko, 1.800 urteko baiñujantziak. Ondoren, pixkanaka hamarkadaz hamarkada jantziok izan duten bilakaera.Erakusketa osatzeko, orduko postalak ageri dira: Esther Wiliams eta Lorenzo Lamasen argazkiak Kontxan, edota Ursula Andres-en bikini mitikoa. Eta aipagarria nola islatu den bainujantzietan emakumeek urteen joanean lortu izan duten liberalizazioa.Beverly Birks iparamerikarraren bilduma da Balentziaga museoak erakusgai jarri duena. Amonaren jantziak abiapuntu hartu eta ekin zion bilketari. Birks-en esanetan “Baiñujantziak izan dira azken 120 urteetan gehien aldatu eta berritu direnak”. Erakusketa bihar hasi eta irailaren 23rarte egongo da zabalik. Aldi baterako 3. erakusketa hartuko du Balentziaga museoak, ireki zenetik.