Artea
Zarzuela
Pablo Sorozabalen partitura galdua taularatuko du Arriagak
23, 24, 26 eta 27an taularatuko dute 'Entre Sevilla y Triana'. Pablo Sorozabal konpositore donostiarraren zarzuelaren partitura galduta zegoen eta 1954tik ez dute taularatu.
Arriaga Antzokiaren eta Sevillako Maestranza antzokiaren arteko ekoizpena da "Entre Sevilla y Triana". Pablo Sorozabalek idatzi zuen eta partitura galduta zegoen. 1954tik ez dute taularatu.
Melodramaren harian dagoen komedia da, baina protagonistek umore ukituak mantentzen dituzte. Arrisku handiko lana izan zen bere garaian, ausarta, ama senargabe baten istorioa baitu mintzagai. Partitura galduta zegoen eta Sorozabalen senideek ere ahaztua zuten. 58 urtean egiten duten lehen taularatzea izango da.
Manuel Coves lanaren zuzendari musikalak azaldu duenez, lau urtez izan dira Andaluziako zarzuela bilatzen, eta Sorozabalen hau aurkitu zuten. Partitura musikal bikaina da, adierazi duenez.
Zarzuela korala da, pertsonaia asko dituena, Andaluziakoak eta Euskal Herrikoak, gehienbat. Gurutze Beitia, Oskar Delgado, Andeka Gorrotxategi, Lander Iglesias eta Maribel Salas dira euskal protagonistak, eta, haiekin batera, Carmen Solis, Maria José Suarez, Jose Julian Frontal, Angel Garó eta Jesús Méndez izango dira.
Arriaga Antzokian izango da ikusgai, hilaren 23, 24, 26 eta 27an.