Itxi

Artea

Ikerketa

Kultura eta arte industriek 3.000 lanpostu sortu dituzte Euskadin

2009an, justu krisialdiaren aurrean egin zen ikerketa batek iragartzen duenaren arabera, 460 milioitik gorako diru-sarrerak eman ditu kultura sektoreak.

01:20
Euskadin, Kultura industriak 460 milioi diru-sarrerak, 2009an

Euskadin, Kultura eta arte industriek, 460 milioitik gorako diru-sarrerak eta 3.000 lanpostu sortzen dituzte. Horixe 2009an, justu krisialdiaren aurrean, egin zen ikerketa batek iragartzen duena gaur Kultura Sailak argitaratu duenez.

Gure artean kulturaren sektoreak duen garrantzia zifratan jarri du ikerketa honek ia 600 eragile edo agenteen informazioa jasoz, arte eszeniko, liburua, musika, ikus-arte eta ikus-entzunezkoen sailetan. Xabier Finak esan duenez, kulturak, 2009an, 460 milioi inguruko diru sarrerak sortu zituen, 14,3 milioi euroko irabaziak eta 3000 pentsonentzako lana zuzenean.

Eragile pribatuek osatzen dute gehiengoa, ia %60rekin eta azpimarratzekoa da, uste litekeenaren aurka, pribatuen dirulaguntza maila %7,7koa baino ez dela.

Finaren ustez, eragileon independentzia maila beste sekore askotan baino handiagoa da. Ikerketaren arabera, musika kontzertuetan, atzerritarren eragina gailentzen da nabarmen. Eragile gutxi batzuk sortzen dute produkziorik gehiena, eta azken datuak falta arren, badirudi krisiaren eraginari aurre egingo diola sektoreak.

Eragileetan gehiago dira gizonezkoak andrazkoak baino oro har, eta hauen ekoizpenenen erdietan euskara ere agertzen da. Finaren ustez, euskal kulturaren sailen arteko harreman eta kolaborazioak handiagoak beharko luke, handien ona txikien onura baino ezbaita luzarora begira.