Itxi

Artea

Erakusketa

Bermeoko Ormaza lantegiak babesa ematen die bertako artistei

'Urdaibaiarte On' erakusketak Urdaibai inguruko hainbat artisten lanak hartzen ditu, Alberto Palomera komisarioak aukeratuta.

  • Ormazako erakusketan parte hartzen duten artistak. Argazkia: EITB

    Ormazako erakusketan parte hartzen duten artistak. Argazkia: EITB

2012 Euskadi Ekimenak, “Urdaibaiarte ON” programa aurkeztu du. Dagoeneko Urdaibain, instalazio-fasean dagoen eta “Zentzua eta Iraunkortasuna” izeneko nazioarteko proiektua osatzen duen tokiko artisten lagina.

“Urdaibaiarte ON” erakusketa hau, Bermeoko Ormaza Kontserben fabrika zaharrean kokatuko da Uztailaren 27tik aurrera eta bertan, Iñigo Acha, Ibai León, Jon Lambroa, Rober Garay, Jose Angel Uberuaga “Ube”, eta Aristide Stornelli artisek parte hartu dute. Urdaibai ingurua ondo ezagutzen duten artistak dira guztiak, eta gonbidapena egingo diete herritarrei, Bermeoko Ormaza kontserben fabrika zaharra, arte garaikiderako nola berrerabili den erakusten duen abentura ezagutu dezaten.

Jose Angel Uberuaga, “Ube”, Munitibarko artista da abentura horretan parte hartzen ari denetako bat eta “Urdaibai como pretexto, Zilbor Estearen Heriotza” izeneko proiektua aurkeztu du berak.

"Urdaibaiarte On" erakusketa, arte garaikideko arte-proiektua, uztailaren 27tik Azaroaren 23ra bitarte izango da Bermeoko Ormaza kontserben fabrika zaharrean.