Artea
Zumaia
Gernikako bonbardaketako biktimei omenaldia, Keixetaren margolanetan
Erredakzioa
'Gernika, zerrenda amaitugabea' izena du Keixeta artistaren erakusketa berriak. Sarraskiaren pasarteak islatu ditu bere lanetan, biktimei omenaldia egiteko.
Keixetaren 'Gernika, zerrenda amaitugabea' erakusketa ireki dute Zumaian. Gernikako bonbardaketa pasarteak margolanetan islatu ditu artistak, 75 urteren ondoren aitortu gabe dauden biktima zibilak gogora ekarri eta omentzeko.
Margolanek ez dute izenbururik, baina ez dute behar. Argi erakusten dute Gernikako bonbardaketaren sarraskia.
Kolore gris eta okreak erabili ditu orduko tristurara gerturatzeko. Ihesaldiak, hobi komunak, suteak, eta Picassoren koadroaren erreferentziak argiak dira.