Itxi

Artea

Gasteizen

Elexazar aztarnategiko piezak, Bibat musean ikusgai

Erredakzioa

Erromatarren garaiko aztarnategia da Elexazar, Amurrion. Bertan aurkitutako ingudeak, txanponak eta jaurtigaien puntak egongo dira Gasteizen ikusgai.

  • Elexazar aztarnategiko piezak, Bibat musean ikusgai. Argazkia: EITB

Amurrioko Elexazar aztarnategian aurkitutako piezak Gazteizko Bibat museoan izango dira ikusgai, urtarrila arte.

2009tik 2011ra arte egon ziren arkeologoak aztarnategian lanean, eta ingudeak, txanponak eta jaurtigaien puntak aurkitu zituzten bertan, besteak beste.

Dudarik gabe taurobolioa da aurkikuntzarik baliotsuena. Piezak 60 kiloko pisua du eta zezen baten aurpegia dauka zizelkatuta.