Artea
Erakusketa
Felix Artetaren arte kostunbrista, Donostian
93 akuarela, bi oleo eta sei marrazki ikusgai dira Gipuzkoako hiriburuko Boulevardeko Kutxa aretoan.
Kutxak Felix Arteta marrazkilari eta karikaturagileari eskainiko dio aurten udako erakusketa berezia, Donostiako Boulevardeko aretoan. Artearen munduan merezi duen tokia eta onespena eman nahi diote horrela artista bilbotarrari.
Felix Artetak euskal mundua (Itsasoa, baserria, hiria, politika...) islatu zuen, ironia dibertigarria erabiliz. Bere anaia Aurelio Artetaren itzalpean hain zuzen.
Sei anaietatik gazteena, Felix Arteta askotan kexatzen omen zen bere artelanak gutxitan hartzen zirela aintzat, bere ustez, kostunbristak zirelako eta akuarelaren teknika erabiltzen zuelako. Baina beste teknika batzuk ere erabiltzen zituen
93 akuarela, bi oleo eta sei marrazki, lehen artelanetik, azkenera kronologikoki ordenatuta, horixe erakusketa honetan ikusgai dagoena.
Artista bilbotarraren 100 bat lan ikusgai egongo dira Kutxaren Boulevard aretoan irailaren 9ra arte.