Itxi

Artea

Antzezlana

Donostiako Aste Nagusiko gauetan, "Bejondaigula!"

Ramon Agirre eta Niko Lizeaga dira antzezlanaren protagonistak. Victoria Eugeniako Club aretoan izango dira emanaldiak, gauerdian.

01:33
'Bejondaigula!', Ramon Agirre eta Niko Lizeagaren antzezlan berria

"Bejondaigula!" da Ramon Agirre eta Niko Lizeaga aktore ezagunek Donostian estreinatuko duten antzezlan berriaren izenburua. Komedia bat da eta azpimarratu behar da datorren astean, hau da, Donostiako Aste Nagusian, gauerdiko emanaldiak eskainiko dituztela.

20 urtez elkarrekin lan egindako bi aktoreak eszenatokira ateratzeko zain daude. Ramon Agirrek eta Niko Lizeagak, 20 urte baino gehiago antzokiz antzoki ibilita gero, ederki ezagutzen dute egoera.

"Bejondaigula!" baina ez da lan autobiografikoa, Carles Alberola antzerkigile valentziarraren lan arrakastatsuaren moldaketa baizik. Bizitakoaren inguruko hausnarketa, beti ere komediaren bitartez.

"Bejondaigula" asteazkenean estreinatuko dute, eta Donostiako Aste Nagusian izango da ikusgai. Nobedade moduan, Aste Nagusiko gauetan, gauerdian, izango da emanaldia.

"Bejondaigula!" abuztuaren 17rarte, Victoria Eugeniako Club aretoan.