Itxi

Artea

Erosketak

Artiumek 26 artelan erosi zituen iaz bere bildumarako

N. V. | EITB Media

Gasteizko museoak erosi dituen aleen artean, Rafael Lafuente gasteiztarraren hainbat lan azpimarratu dituzte. Museoak beste hamaika artelan gehiago jaso ditu dohaintzan.

  • Rafael Lafuente gasteiztarraren hainbat lan erosi dituzte. Irudian, 'Izen gabe, 1997'. Artium

    Rafael Lafuente gasteiztarraren hainbat lan erosi dituzte. Irudian, 'Izen gabe, 1997'. Artium

Artium Arte Garaikidearen Gasteizko Museoak 26 artelan erosi zituen 2023an, besteak beste bere erakusketa programan parte hartzen duten artistak bere bilduman sartzeko erabili duen erosketa ildoaren barruan.

Egileen zerrendan Carolina Caycedo, Patricia Dauder, Alejandro Garmendia, Edurne Herrán, Rosalind Nashashibi eta Julia Spinola daude.

Museoak Rafael Lafuenteren (Vitoria-Gasteiz, 1936-2005) pieza multzo bat erosi izana azpimarratu du. Museoak Konposaketak/Composiciones erakusketa eskaini zion artista horri, eta 1967 eta 1970eko bi margolan —figuraziotik geometriarako trantsizioa erakusten dutenak— eta 70eko hamarkadaren bigarren erdian egindako 16 marrazkiz osatutako sail bat erosi ditu orain Artiumek.

Gainera, Artium Museoaren Bildumak Pablo Milicua, Jessica Stockholder, Txaro Arrazola, Ines Medina, Álvaro Perdices, Nerea Lekuona eta Ramón Zurriarain artisten beste hamaika pieza gehitu zituen dohaintzan.