Itxi

Artea

Erakusketa

Amable Ariasen azken lanak, Ekain galerian ikusgai

'Tinta japoniarrak eta poetikoak' izenburupean, erakusketak Amable Ariasen bi lan oso ezberdin erakusten ditu: Tinta txinatarrez egindako 30 lan eta artistaren 10 poema hainbeste margolanen ondoan.

01:23
Amable Arias margolari eta poetaren erakusketa, Donostian

Amable Arias margolari eta poetaren erakusketa zabalduko dute Donostiako Ekain arte galerian. Amable Arias Leonen sortu zen, baina Donostian bizi izan zen, duela 28 urte zendu zen arte. Erakusketa berri honek, tinta txinatarrez egindako bere azkenetariko lan batzuk biltzen ditu.

'Tinta japoniarrak eta poetikoak' izenburupean, erakusketak Amable Ariasen bi lan oso ezberdin erakusten ditu. Batetik, tinta txinatarrez eginiko 30 margolan. Denak oso koloretsuak eta biziak. Gehienak 1983an sinatutakoak dira eta horrek esan nahi du, artistak eginiko azken lanetakoak direla, Amable 1984an hil baitzen 57 urte zituela.

Erakusketaren bigarren zatiak, artistaren 10 bat poema biltzen ditu okasiorako aukeratutako beste hainbeste margolanen ondoan. Poemak 74an idatzitakoak dira; “Egiaren poemak” izenburupean idatzitako ia 300go multzotik ateratakoak.

Amable Arias Leongo Bem bi bere herrian sortu zen 1927. 9 urterekin istripu malapartatu batek eskolarik gabe eta makuluen beharrean utzi zuen betiko. 25 urte zituela etorri zen Donostiara familiarekin eta hemen Gaur taldea sortu zuen Sistiaga, Oteiza, Chillida eta beste artista batzuekin.

Ekain Galeriak jasotzen duen obra, ikusgai jartzen den lehen aldia da eta horrek are interesagarriago egiten du urriaren 31rarte zabalik egongo den erakusketa .