Itxi

Artea

Erakusketa

Sortzaile berriei Bosteko ibiltaria

Basaurin zabaldu dute erakusketa ibiltaria 15. urtez eta Bizkaiko beste hiru herritara eramango dute: Leioara, Arrigorriagara eta Getxora.

01:32
Bosteko erakusketa ibiltariak 15 urte bete ditu

Bosteko erakusketa ibiltariak 15 urte bete ditu. Sortzaile berriei bultzada emateko modua da, eta Basaurin zabaldu dute. Urte amaiera arte, Bizkaiko beste hiru herritara eramango dute.

Desagertzear dauden gauzak margotzea gustatzen zaio Iñaki Bilbao bizkaitarrari. Horren hiru adibide aukeratu ditu Bosteko erakusketarako: musika grabatua, esne behia eta ezkerraldeko industria.

Juan Sagastizabalen lanak naturan du oinarri, "eskala txikian", esan duenez.  Paisai handietatik ihesi, naturako txoko txikiak erakusten dizkigu Juanek, eta ikuslea atzean gordetzen den istorioa eraikitzera gonbidatzen du.

Lourdes Vicentek ere natura du inspirazio. Landare txikiei merezi duten indarra eta handitasuna ematen die Lourdesek bere obretan.

Hiru artista hauek osatzen dute aurtengo Bosteko erakusketa ibiltaria, Bizkaiko foru aldundiak hainbat udalekin elkarlanean egiten duen proiektua. Basaurin Arizko dorretxean zabalduko da gaur bertan, eta ondoren, Leioa, Arrigorriaga eta Getxo bisitatuko ditu urte amaiera arte.