Itxi

Artea

Ikaskurte berria

Mugi, dantza mundura salto

Dantzaz elkarteak osatu duen plataforma nagusitu dute: Mugi, errendimendu handiko zelula. Dantzariak lan munduan sartzen laguntzeko modua hain zuzen.

00:50
Dantzaz taldeko kideek 'Naufragoak' ikuskizuna eskaini dute

Dantzaz plataformak, sortu zenetik pasa diren bost urteko balantzea eta ikasturte berriaren aurkezpena egin du Donostiako Artelekun.

Aurrez egindako bideari eutsiz, Dantzaz-ek dantza munduan lehen emplegua lortzeko plataforma izaten jarraitu nahi du, formazio iraunkorra eskeiniz. Elkarteak osatzen duen plataforma nagusitu dute: Mugi, errendimendu handiko zelula. Dantzariak lan munduan sartzen laguntzeko modua hain zuzen.

Dantzariak lan mundura sartzen erreztasunak lortzeko bidea errezagoa jarri nahi dutela argitu digu Fernando Saenz de Ugartek, Dantzaz konpañiaren zuzendari nagusiak. Izan ere, datuen arabera, bost urteetan elkarte honetatik 57 dantzari pasa direla azpimarratu du, eta gaur egun 39 direla dantza munduan lan egiten dabiltzatenak.

Orain arteko lorpenak ikusita plataforma horren garrantzia azpimarratu nahi izan du zuzendariak, euskal dantzariek lan profesionala gertuago izateko. Mugi da plataforma horren izena. Plataforman sartzeko audizioak irekiak dira, noiznahi egin daitezke, aukeraketa egiten da, eta ondorengoari, Errendimendu handiko zelula deitu dio.

Beraz, Dantzaz, dantza eta dantza profesionalaren arteko zubia dela nagusitu du, Euskal Herriko dantzari profesionalak indartzeko eta bultzatzeko.