Itxi

Artea

Aurkikuntza

Renoir-en margolan bat, zazpi dolarren truke azoka batean

'Paysage bords de Seine' (Paisaia, Senaren ertzean) margolana irailaren 29an jarriko dute enkantean, arte eta antzinako altzarien denda batean, baliteke 75.000 eta 100.000 dolar arteko balioa hartzea.

  • Renoiren 'Paysage bords de Seine'. Argazkia: Potomack Company

    Renoiren 'Paysage bords de Seine'. Argazkia: Potomack Company

Virginia estatuko emakume batek zazpi dolar ordaindu ditu (5,5 euro) Pierre Auguste Renoiren margolan batengatik, ABC kateak jakinarazi duenez.

"Paysage bords de Seine" margolana irailaren 29an jarriko dute enkantean, arte eta antzinako altzarien denda batean, eta baliteke enkantean 75.000 eta 100.000 dolar (58.650-78.200 euro) arteko balioa hartzea.

"Renoirren margo garestiak ez zuen emakumearen arreta piztu; Paul Bunyanen panpina batek eta plastikozko behi batek eman zion arreta. Kutxako gainerako lanak plastikozko poltsa batean gorde zituen, estalgune batean; gero, autoko maletategian sartu zituen, eta, azkenik, sukaldean utzi", esan du Anne Norton Cranerrek, Potomack Companyko Arte Ederren arduradunak.

Margolana erosi zuen emakumeak ez du bere izen-abizenen berri ematea nahi izan, eta, dirudienez, markoa margolana bera baino interesgarriago iruditu zitzaion; are gehiago, desegitea erabaki zuen. Hori egitea erabaki zuenean, amak berriz aztertzeko eskatu zion, eta, "Renoir" izena ageri zela ikusirik, galeriara joatea erabaki zuen.

Erregistroen arabera, margolana 1926an erosi zuen abokatu batek, Parisen, baina inork ez daki nola heldu den Virginiara.