Itxi

Artea

Erakusketa

Zuhar Iruretagoiena, Satie sabaitik eskegiz

Zuhar Iruretagoiena 'Guggenheim Bilbao Horma' lehiaketan aukeratutako bost artistetako hirugarrena da. Bere lana urriaren 7ra bitartean izango da ikusgai.

  • Zuhar Iruretagoiena, Guggenheimen. Argazkia: EFE

    Zuhar Iruretagoiena, Guggenheimen. Argazkia: EFE

Guggenheim museoan Zuhar Iruretagoiena artista zarauztarraren instalazioa dago ikusgai urriaren 7ra bitartean. Zuhar Iruretagoiena 'Guggenheim Bilbao Horma' lehiaketan aukeratutako bost artistetako hirugarrena da.

Aurkeztu den obrak “Vejaciones” edo “Irainak” izena darama eta Eric Satie musikari frantsesaren izen bereko partituran oinarritzen da. Bideo lanean saxofonista bat eta biolín-jotzaile bat sabaitik zintzilikatuta ageri dira Satieren partitura behin eta berriz jotzen duten bitartean.

BBK-k babesten duen ekimen aintzindari horren helburua EAEko artista gazteak Museoaren 15. urteurrenera batzea da.