Artea
Erakusketa
Oldenburgen 60ko hamarkada Guggenheim Bilbaora heldu da
Pop-art delakoaren gurasoetako bat da Claes Oldenburg eta 60ko hamarkadan sortutako 300 lan inguru Guggenheim museoan dira ikusgai.
Claes Oldenburg (Stockholm, 1929) pop-art delakoaren gurasoetako bat da eta sorkuntza aldetik, 60koa hamarkada oso emankorra izan zela esan du. Hainbat hamarkadaren ostean, "garatzen ari da".
Artista honen 60ko lanen inguruan Estatuan inoiz egin den erakusketarik handiena da: 300 lan inguru daude, ironikoak eta sakonak. Garaiko eguneroko objektuak ageri dira eta Vienako Mumok museoarekin batera antolatu dute erakusketa.
Oldenburgek Estatu Batuetako eszena artistikoa irauli egin zuen eta performancearen, instalazioen artearen eta pop-artaren ezinbesteko artista da. 60ko hamarkadan "sormena bor-borka" egon zen, adierazi duenez.
Gogoratu duenez, artistek "arriskuak hartzen zituzten" eta sormen artistikoaren bide berriak miatzen zituzten. Garai hartan "artearen mundua ireki" zen eta "ia edozer" egin zitekeen. "Abstrakziotik errealismo moduko batera igaro zela esango nuke, baina errealismo oso irekia", esan du artistak. Sormen-prozesuan objektuak erabiltzen dituela gainera du, baina eraldatzen omen ditu.
Olderburgek eskultura erraldoietan lan egiten du. Kontsumo objetuak leku publikoetan erakusten dituzte eta Cossje Van Bruggen bere emaztearekin batera (duela gutxi zendua) egiten ditu. Bere ustez, artea museoetatik irtetzea oso garrantzitsua da.Claes Oldenburg (Stockholm, 1929) pop-art delakoaren gurasoetako bat da eta sorkuntza aldetik, 60koa hamarkada oso emankorra izan zela esan du. Hainbat hamarkadaren ostean, "garatzen ari da". Artista honen 60ko lanen inguruan Estatuan inoiz egin den erakusketarik handiena da: 300 lan inguru daude, ironikoak eta sakonak. Garaiko eguneroko objektuak ageri dira eta Vienako Mumok museoarekin batera antolatu dute erakusketa. Oldenburgek Estatu Batuetako eszena artistikoa irauli egin zuen eta performancearen, instalazioen artearen eta pop-artaren ezinbesteko artista da. 60ko hamarkadan "sormena bor-borka" egon zen, adierazi duenez. Gogoratu duenez, artistek "arriskuak hartzen zituzten" eta sormen artistikoaren bide berriak miatzen zituzten. Garai hartan "artearen mundua ireki" zen eta "ia edozer" egin zitekeen. "Abstrakziotik errealismo moduko batera igaro zela esango nuke, baina errealismo oso irekia", esan du artistak. Sormen-prozesuan objektuak erabiltzen dituela gainera du, baina eraldatzen omen ditu. Olderburgek eskultura erraldoietan lan egiten du. Kontsumo objetuak leku publikoetan erakusten dituzte eta Cossje Van Bruggen bere emaztearekin batera (duela gutxi zendua) egiten ditu. Bere ustez, artea museoetatik irtetzea oso garrantzitsua da.