Itxi

Artea

Erakusketa

Pop artera hurbildu da Guggenheim, Warholen eta Basquiaten lanekin

'Bildumaren aukeraketak III' erakusketa museoaren bildumako lanekin osatu dute. 2013ko udazkera arte izango da ikusgai.

01:00
Guggenheimek pop arteari eskainiko dio bildumaren 3. aukeraketa

Guggenheim Bilbaok museoaren bildumaren lanekin osatutako erakusketa ireki berri du. Pop-art delakoari eskainitako erakusketa da eta Jean-Michel Basquiaten, Gilbert & Georgen, Sigmar Polken, Robert Rauschenbergen, James Rosenquisten eta Andy Warholen lanak dira ikusgai.

'Bildumaren aukeraketak III' izena jarri diote eta 2009tik 2013ra programatutako erakusketen artean hirugarrena da. Guggenheim Bilbaoren bildumako lanetan oinarritzen da. Guztira, 70 artisten 124 lan biltzen ditu Guggenheimen bildumak.

Pop-art delakoan oinarritzen da eta aipatutako egileak biltzen ditu, tartean Andy Warholen bideoan egindako piezak, eta Robert Rauschenbergen eta Gilbert & Georgen lanak, beste bilduma batzuetatik ekarriak.

Lan horiekin batera, Guggenheim museoaren bildumak eskuratu duen azken lana ikusi daiteke, Alex Katzen "Smiles, 1993-94". Formatu handiko 11 erretratu dira, artistan ohikoak diren estiloan, margolanei izaera laua emanez.

Pop-artarekin elementuak erabiltzen zituen Katzek, zinema, publizitatea eta moda, baina artistak ez du konexiorik ikusten: "pop-art delakoak zeinuak erabiltzen ditu, baina nire lana zeinuen inguruan sortzen da. Pop art mugimendu zinikoa eta ironikoa da. Nire lana ez, hori da ezberdintasun nagusia. Pop-art modernoa da, nire lana tradizionala da", esan zuen 2002an David Sallei eskainitako elkarrizketa batean.

Guggenheim Bilbaok museoaren bildumaren lanekin osatutako erakusketa ireki berri du. Pop-art delakoari eskainitako erakusketa da eta Jean-Michel Basquiaten, Gilbert & Georgen, Sigmar Polken, Robert Rauschenbergen, James Rosenquisten eta Andy Warholen lanak dira ikusgai. 'Bildumaren aukeraketak III' izena jarri diote eta 2009tik 2013ra programatutako erakusketen artean hirugarrena da. Guggenheim Bilbaoren bildumako lanetan oinarritzen da. Guztira, 70 artisten 124 lan biltzen ditu Guggenheimen bildumak. Pop-art delakoan oinarritzen da eta aipatutako egileak biltzen ditu, tartean Andy Warholen bideoan egindako piezak, eta Robert Rauschenbergen eta Gilbert & Georgen lanak, beste bilduma batzuetatik ekarriak. Lan horiekin batera, Guggenheim museoaren bildumak eskuratu duen azken lana ikusi daiteke, Alex Katzen "Smiles, 1993-94". Formatu handiko 11 erretratu dira, artistan ohikoak diren estiloan, margolanei izaera laua emanez. Pop-artarekin elementuak erabiltzen zituen Katzek, zinema, publizitatea eta moda, baina artistak ez du konexiorik ikusten: "pop-art delakoak zeinuak erabiltzen ditu, baina nire lana zeinuen inguruan sortzen da. Pop art mugimendu zinikoa eta ironikoa da. Nire lana ez, hori da ezberdintasun nagusia. Pop-art modernoa da, nire lana tradizionala da", esan zuen 2002an David Sallei eskainitako elkarrizketa batean.