Itxi

Artea

Erakusketa

Arteak autismoa gainditzen duenean

Liher Kortabarria autismoa duen gazte bat da eta bere lehen erakusketa ireki berri du Gasteizen.

01:21
Liher Kortabarria gazte autistaren erakusketa, Gasteizen ikusgai

"Horrelakoxea naiz, nire margoak bezalakoa", izen hori du Liher Kortabarriaren erakusketak. Autismoa duen gazte bat da Liher, orain hiru urte murgildu zen arte munduan eta irribarrean igartzen zaio sormen-bide hori maite duela. Bere barne-mundua denoi adierazteko modua topatu du, kolore biziz.

Liher Kortabarriak ezin digu hitzez adierazi margotzea berarentzat zer den, beharrik ere ez ordea. Autismoaren gainetik jauzi egiteko moduko bizipoza topatu du hemen. Eta ezagun du, bere lan beraren emaitzan.

Gasteizko Arte eta Lanbideen eskolan zintzilikatu du Liherrek bakarkako bere lehen erakusketa.

Abenduaren 7ra arte izango da erakusketa zabalik. Liherren margolari ibilbidean ordea, hasiera besterik ez da.