Itxi

Bertsolaritza

Bertso Eguna

Krisialdiak, Bertso Eguneko ardatz

12:00etan hasiko da Bertso Eguna: bertsolariak izango dira hirian zehar. Kursaaleko ikuskizuna 22:30etik aurrera ETB1en eta eitb.com-en izango da ikusgai.

  • Bertso Eguna 2013 aurkezpena. Argazkia: EITB

    Bertso Eguna 2013 aurkezpena. Argazkia: EITB

Bertso Egunaren 44. edizioa ospatuko dute larunbatean. Kursaaleko ikuskizuna (streaming bidez eitb.com-en 22:30etik aurrera) izango da ekitaldi nagusia eta gizakiek pairatzen dituzten krisialdien inguruan arituko da.

Karteleko sokak momentuko tensioa irudikatzen du.

Bertsozaleek urteko jai garrantzitsuenetariko bat dute larunbatean Donostian, Udalak eta Euskal Herriko Bertsozale elkarteak EITBren lankidetzarekin antolatutako ekitaldian.

12:00etan asiko da jaia: Anjel Mari Peñagarikano, Julio Soto, Manex Agirre, Malen Amenabar, Nerea Ibarzabal eta Odei Barroso izango dira hiriko hainbat puntutan bertsotan: Boulevarden, Bretxan eta Konstituzio plazan. 18:00etan hasiko da ikuskizuna Kursaalen. 21:00etan afaria eta jaia izango da Kursaaleko NiNeu jatetxean. Ikuskizuna 22:30etik aurrera jarraitu ahal izango da ETB1en eta eitb.com-en.

12 bertsolarik parte hartuko dute ikuskizunean: Beñat Gaztelumendi, Etxahun Lekue, Jexux Mari Irazu, Ramuntxo Christy, Jon Maia, Ander Solozabal, Igor Elortza, Maialen Lujanbio, Jone Uria, Andoni Egaña, Eneko Lazkoz eta Uxue Alberdi izango dira taula gainean. Iñaki Gurrutxagak eta Aitzol Barandiaranek idatzitako bertsoez osatutako emanaldia eskainiko dute. Gonbidatuak ere izango dira ikuskizun osoan zehar.