Itxi

Bertsolaritza

Txapelketa

Lizarratik abiatuko da gaur Nafarroako Bertsolari Txapelketa

Erredakzioa

Bederatzi saio izango dira guztira, eta 31 bertsolarik hartuko dute parte. Martxoaren 23an amaituko da, Iruñeko Anaitasuna kiroldegian.

  • Julio Soto, txapelarekin. Argazkia: Nafarroako Bertsolari Txapelketa

    Julio Soto, txapelarekin. Argazkia: Nafarroako Bertsolari Txapelketa

Gaur hasiko da Nafarroako Bertsolari Txapelketa. Bederatzi saio izango dira guztira: Lizarran, Aldatzen, Larraintzarren, Iturenen, Atarrabian, Etxarri Aranatzen, Elizondon eta, finala, Iruñean. Bertsolari guztiak lehen fasetik abiatuko dira, aurreko edizioko txapelduna, Julio Soto, izan ezik.

2011ko finala Labrit pilotalekuan izan zen, baina 2013koa Anaitasuna kiroldegian egingo dute. Aurrekoan sarrera guztiak saldu zituzten, eta oraingoan ere arrakasta hori errepikatzea espero dute antolatzaileek. Finala martxoaren 23an izango da.

Gainera, Nafarroako txapelaz gain, udazkenean izango den Bertsolari Txapelketa Nagusirako txartela ere izango da jokoan; izan ere, lehen lau sailkatuek eskuratuko dute bertan parte hartzeko eskubidea.

Nafarroako Bertsolari Txapelketako 41. edizioko saio guztietarako sarrerak bertsosarrerak.eu webgunean eskuratu daitezke.