Itxi

Bertsolaritza

Finala

Nor izango ote Nafarroako txapelduna?

Julio Soto, Xabier Silveira, Aimar Karrika, Erika Lagoma, Jon Barberena, Eneko Lazkoz, Eneko Fernandez eta Oskar Estanga izango dira larunbatean Anaitasunan, 17:00etatik aurrera.

  • Julio Soto, 2011ko txapelketako irabazlea. Argazkia: Nafarroako Bertso Txapelketa

    Julio Soto, 2011ko txapelketako irabazlea. Argazkia: Nafarroako Bertso Txapelketa

Zortzi bertsolari izango dira larunbatean Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalean. Julio Soto, Xabier Silveira, Aimar Karrika, Erika Lagoma, Jon Barberena, Eneko Lazkoz, Eneko Fernandez eta Oskar Estanga izango dira nor baino nor Anaitasuna polikiroldegian, 17:00etatik aurrera. eitb.com-ek finala eskainiko du zuzenean, 17:00etatik aurrera.

Sarrerak eskuragarri daude bertsosarrerak.eu webgunean. Bi aukera daude: soilik saioa ikusteko sarrera hartzea, edo behin saioa amaituta Iruñeko Auzmendi sagardotegian egingo den afarirako txartela ere erostea.

eitb.com-ek finala oso-osorik eskainiko du zuzenean, larunbatean 17:00etatik aurrera.