Bertsolaritza
Txepelketa Nagusia
Estiballesek uko egin dio Txapelketan parte hartzeari
Txapelketan parte hartuko ez duela iragartzeko idatzi bat bidali dio Bertsozale Elkarteari.
Arkaitz Estiballesek uko egin dio 2013ko Bertsolari Txapelketan aritzeari. Bizkaiko txapelduna ez da larunbatean Markinan 17:30etik aurrera izango den saioan arituko. Horrela, Estiballesek idatzi bat igorri dio Bertsozale elkarteari, Bertsolari Txapelketan parte hartuko ez duela iragarriz.
Berriak azaldu duenez, Herriraren alde Bilbon egingo den manifestazioan kantatuko du Estiballesek.
Larunbateko saioan bertsolari hauek hartuko dute parte (txapelketako bigarren kanporaketa izango da): Agin Laburu, Beñat Ugartetxea, Eneko Fernandez, Jone Uria eta Onintza Enbeita.