Bertsolaritza
Saioak
Punta-puntako bertsolariak Bilboko 'Udaberriko Bertso saioak' zikloan
Ekimenean parte hartuko duten 15 bertsolarien artean, Euskal Herriko azken hiru txapeldunak (Andoni Egaña, Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus) eta Arkaitz Estiballes egongo dira.
-
Maialen Lujanbio eta Arkaitz Estiballes. Argazkia: EiTB
Santutxu Bertso Eskolak eta Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatuta, aurtengo edizioan hiru erakustaldi tradizional antolatuko dira Karmelo plazan, bai eta auzoko kaleak zeharkatuko dituen bertso kalejira bat ere
Ekimenean parte hartuko duten 15 bertsolarien artean, Euskal Herriko azken hiru txapeldunak (Andoni Egaña, Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus) eta bi aldiz Bizkaiko txapelduna izan den Arkaitz Estiballes egongo dira
"Udaberriko Bertso Saioak" jaialdiak 30 urte beteko ditu aurtengo edizioan, Bizkaiko hiriburuan antolatzen diren kultur-programarik beteranoenetakoa bilakatu delarik. Jaialdiak, bertsolaritzako izenik handienak bilduko ditu berriz ere, tartean Euskal Herriko azken hiru txapeldunak.
Ohi denez, Kultura Barrutik udal programari atxikitako "Udaberriko Bertso Saioak" maiatzean egingo dira. Zehazkiago esanda, zapatuetan, hilak 3, 10 eta 17, 13:00etatik aurrera. Santutxuko Karmelo plazan egingo diren saio hauetarako, launa bertsolari partaide izango dituzten hiru erakustaldi tradizional programatu dira, eta bertako Bertso Eskola arduratuko da gaiak jartzeaz.
"Udaberriko Bertso Saioak" ekimenaren programazioa:
Larunbata, maiatzak 3: Santutxuko Karmelo Plazan. 13:00etan
Unai Iturriaga, Aitor Mendiluze, Sustrai Colina eta Beñat Gaztelumendi
Larunbata, maiatzak 10: Santutxuko Karmelo Plazan. 13:00etan
Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Igor Elortza eta Alaia Martin
Larunbata, maiatzak 17: Santutxuko Karmelo Plazan. 13:00etan
Jone Uria, Jon Maia, Miren Amuriza eta Fredi Paia
Ostirala, aiatzak 30: 20:00etan, bertso kalejira Ricardo Bastida plazatik abiatuta
Andoni Egaña, Arkaitz Estiballes eta Oihana Bartra