Bertsolaritza
Finala
Fredi Paia, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako irabazle berria
Erredakzioa
Buruz burukoan Arkaitz Estiballesi nagusitu zaio, eta, 901 puntu batuta, txapela jantzi du.
Fredi Paia bertsolari algortarrak irabazi du 2014ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketa. Buruz burukoan, Arkaitz Estiballesi, gaur arte Bizkaiko txapelduna zenari, nagusitu zaio eta, 901 puntu batuta, txapela jantzi du Kristina Mardarasen eskutik.
4.350 lagunek Miribillako Bilbao Arena pabiloia bete egin dute Bizkaiko Bertsolari Txapelketa ikusteko. Antolatzaileen esanetan, azken urteetako Bizkaiko txapelketarik jendetsuena izan da.
Puntuazioa
Fredi Paia Ruiz 901 puntu
Arkaitz Estiballes Ormaetxea 874,5 puntu
Etxahun Lekue Etxebarria 512 puntu
Oihana Bartra Arenas 482,5 puntu
Jone Uria Albizuri 482
Onintza Enbeita Maguregi 479
Iratxe Ibarra Foruria 478,5
Xabat Galletebeitia Abaroa 452
Bertsolari gazteenaren saria Jone Uria Albizurentzako izan da.
Gai emaile lanetan Zuriñe Iarritu Azpitarte eta Maite Berriozabal Berrizbeitia ibili dira. Epaimahaia, berriz, honako hauek osatu dute: Ander Txakartegi Basterretxea, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, Jon Jaio Aiartzaguena, Joseba Santxo Uriarte, Jurgi Fuentes Goikoetxea eta Mirari Azula Aurrekoetxea.