Publizitatea
Itxi

2015/11/30

09:15

Bertsolaritza

Bertsolaritza

Unai Agirre ere izango da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalean

eitb.eus

Agirrek irabazi zuen atzo bigarren finalaurrekoa, Tolosan, eta Beñat Gaztelumendi eta Iñaki Apalategi sailkatu ziren horren atzetik. Igandean itxiko da finalisten zerrenda.

  • Unai Agirre, Tolosako finalaurrekoan.

    Unai Agirre, Tolosako finalaurrekoan. Argazkia: Bertsozale Elkartea

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Unai Agirre da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako bigarren finalista, Alaia Martinekin batera, Tolosan jokatu zen bigarren finalaurrekoa irabazita. Usabal kiroldegian jokatutako finalaurrekoak 1.500 bertsozale baino gehiago bildu zituen.

Agirrek 517 puntu eskuratu zituen, eta horren atzetik geratu ziren Beñat Gaztelumendi (501) eta Iñaki Apalategi (493,5). Podiumetik kanpo geratu ziren, berriz, Oihana Iguaran (482), Nerea Elustondo (476) eta Beñat Lizaso (458,5).

Igandean jokatuko da hirugarren eta azken finalaurrekoa, eta orduan jakingo da nortzuk osatuko duten abenduaren 19an Donostiako Illunben izango den finalisten zerrenda.

Eibarren jokatuko da finalaurrekoa, Astelena pilotalekuan, eta Arkaitz Oiartzabal "Xamoa", Felix Zubia, Iker Gurrutxaga, Jon Maia, Mikel Artola eta Nahikari Gabilondo arituko dira lehian.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;