Bertsolaritza
Bardoak 2016
71 bertsolari eta 23 saio, Bardoak taldekako bertso ekimenean
eitb.eus
Urtarrilaren 22an hasiko da Bardoak Nafarroako taldekako bertso ekimenaren hirugarren edizioa. 23 saio izango dira guztira, martxoaren 19an Etxarri Aranatzen finala egin arte.
-
Finala martxoaren 19an izango da, Etxarri-Aranatzen
Ostiralean, urtarrilaren 22an, martxan jarriko da Bardoak Nafarroako taldekako bertso ekimenaren hirugarren edizioa; 23 saio antolatuko dira martxoaren 19an Etxarri Aranatzen finala jokatuko bitartean.
16 taldek hartuko dute parte, eta 71 bertsolari aterako dira plazara, inoizko kopururik handiena. Guztira, bi hilabetean 23 saio izango ditu taldekako txapelketak.
Txapelketa formatua izango badu ere, lehiaz harago, bertso-eskoletatik abiatuta bertso-eskolen sarea eta bertsozaletasuna indartzeko egiten den proiektua da Bardoak, taldean oinarritzen dena. Gutxienez bost kidez osatzen da talde bakoitza: hiru bertsolari, gai-jartzaile/aurkezlea eta taldeko ordezkaria.
16 taldeak bost ligaxkatan banatuta ekingo diote lehen faseari. Bigarren fasea, berriz, sei taldek jokatuko dute eta finala hirukoa izango da. Finala salbu, saioak elkarte girokoak izango dira, “hurbilak, gozoak eta kalitatezkoak”, antolatzaileen hitzetan.
Bardoen finala martxoaren 19an jokatuko da Etxarri Aranazko frontoian.
Lehen asteburua
Urtarrilaren 22an abiatuko da Bardoak Nafarroako taldekako bertso ekimena. Ostiralean lau saio jokatuko dira: Lizarrako Gure Hizkuntza elkartean eta Donamariako herriko ostatuan bertso-merenduak eta Barañaingo Haizea elkartean eta Berako Kataku ostatuan berriz, bertso-saioak.
Larunbatean, beste saio bat egingo da, Altsasuko Gure Etxean.